

Berriki aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, egungo arduradunek eta aurreko agintaldikoek batera, “Gipuzkoa Sarean, bidean” izeneko liburua. Aurkezpeneko argazkiak beharrezko keinu politikoa uzten digu. Ez da erraza elkarren arteko lehian ari diren bi indar ekimenaren sustapenean bat egiten ikustea, baina arduradun diren aldetik, egoera honetan, ezin zitekeen gutxiago eskatu.
2015eko azaroak kontuan hartzeko gertaerak ekarri dizkigu Euskal Herria herri gisa garatzeko bidean. Herri egin eta herri moduan geroratzen lagun diezaguketen jarrerak eta prozesuak ikusteko aukera izan dugu. 2015. urteak luzaro geldirik egondako, edo oso makal garatutako prozesua (dei diezaiogun nazio garapena, NG) bizkortzen ikusteko aukera eman digula esan dezakegu.
Joandako ikasturtean, irakurle, euskal herritarren jatorri aniztasunaz mintzatu nintzaizun. Udalerri euskaldunek bizi izandako atzerakada ere aipatu genuen (inguruko herrietatik hainbat biztanle hartu zituzten bitartean). Harrera da, nonbait, kontzeptu gakoa horren mugikorra den gure gizarte honetan. Mugikortasunean bizitzea eta ondare komuna gordetzea Herri mailako hitzarmen baten osagaiak direla esan dezakegu. Gipuzkoan ere bai.
Ipar Euskal Herria egitura instituzional bakar batean biltzeko beharra aspaldiko aldarrikapena da. Ipar Euskal Herriaren geroari eragiten dioten politika publikoak bertan erabakitzeko premia gorria dago. Frantziako errepublikaren lurralde antolamendua berrikusten ari den honetan, aukera hori eskaini izanak ilusioak piztu eta gehiengoa aktibatu du atzera berriro.
Langabezia jaisten ari dela hizpide izan da Hego EHn azken egunetan. Datuok behar bezala ulertzeko, ordea, langabeziari ez ezik biztanleria aktiboari ere begiratu behar diogu. Baita lanaldiaren iraupenari, eta, merkatuaren beste zenbait adierazleri ere, bide batez: BPG, industria, esportazioak, berrikuntza…
2015eko hirugarren hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %13,50koa da (INE), 1,3 puntu baxuagoa bai aurreko hiruhilabetearekiko zein iazko epe berarekiko.
Eskualdearen nolakotasunak, jarduera sektoreak, kontsumo joerak eta abar ezagutzeko Erriberaren inguruko azterketa sozioekonomikoa egin du Gaindegiak.