Skip to main content

"Ugalkortasunaren auzia etorkizuneko Euskal Herrian"

Gaindegiak Euskal Herriko demografiaren inguruko jardunaldia antolatu du lehenengo aldiz eta honen helburua Euskal Herriko oraina zein etorkizun hurbila nolakoak izango diren irudikatzeko demografiaren bilakaera aztertzea da.

Besteak beste, umeak izateko edota ez izateko erabakian eragina izan dezaketen faktoreetaz arituko gara, hala nola ekonomia, denboraren erabilpena, genero eta belaunaldien arteko harremanak edota norberaren bizitzaren inguruko igurikimenak.

Egitaraua

  • 09:00 Dokumentazioa jaso.
  • 09:30 Sarrera hitzaldia: Euskal Herriko demografia zertan den (Ane Larrinaga eta Mila Amurrio, EHUko irakasleak).
  • 10:00 Euskal Herriko demografia eta ugalkortasuna, ezagutu beharreko datuak (Amaia Elizagarate, soziologoa, Gaindegia)
  • 11:20 ATSEDENALDIA
  • 11:50 Prospekzio demografikoa. Zer datorkigu? (Marta Luxan, EHUko irakaslea)
  • 13:30 AMAIERA

Jarraian, jardunaldiren inguruko xehetasunak.
Eguna:
urriaren 20a
Lekua:
BBK eta UPV-EHUko Bilboko egoitza nagusia (Banco España 2)
Ordua:
09:00etatik 14:00etara
Hizkuntza:
euskara
Matrikula:
6 euro aurretik ordainduz, 10 euro egun berean
Izena emateko:
jardunaldia@gaindegia.org
Antolatzailea:
Gaindegia
Laguntzaileak
UPV-EHU

Diptikoa, hizlarien edukien laburpena eta egunean bertako ondorioak batzen dituen prentsa oharra PDF formatuan jaisteko aukera hemen.