Skip to main content

EUS-CAT, Mugaz gaineko lurralde antolamenduari buruzko jardunaldiak

GAINDEGIAk lurralde antolamendu eta mugaz gaineko harremanei buruz hausnarketa egiteko jardunaldiak antolatu ditu maiatzean. Euskaldunok eta katalanek mugak ezartzen digun zatiketa, nahiz horren ondorioak, pairatzen ditugu gure jendarte, kultura zein ekonomian. Jardunaldi hauen bitartez, Europaren agertokian normalizazio sozial eta politikoa lortzeko ezinbestekoa izango den debatea sustatu nahi dugu. Euskal Herrian zein Herrialde Katalanetan kohesio soziala ahalbidetuko duen mugaz gaineko lurralde antolamenduaz gogoeta egin nahi dugu.

Mugaz gaindiko errealitatea kontuan hartzen ez duen lurralde antolamenduak arazo sozio-linguistikoak, hezkuntza ereduen bateraezintasuna, hedabideen zabalkunderako mugak, ekonomia arloko edo instituzioen arteko elkarlanerako trabak, edota azpiegitura komunak eratzeko oztopoak dakartza. Hala ere, Europako Batasunaren garapenak eta zenbait eragileren esperientziak erakutsi dute elkarlanaren bidea jorratuz mugak eragindako zatiketa gaindi daitekeela.

*Data: maiatzak 5 eta 6.
*Lekua: Andoain. Martin Ugalde Kultur Parkea.
*Matrikularen prezioa: 30 euro (bazkaria barne) / Bazkideentzat: 15 euro.


PROGRAMA

Maiatzak 5
18:00: Ongi etorri: Antton Lafont, Gaindegiako bazkidea eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko (EGAB/CES) lehendakaria
18:15: 1. mintegia, Hezkuntza eta hizkuntza. Hizlariak:
·Lore Erriondo, UEUko zuzendaria
·Alà Baylac Ferrer, Cereteko institutuko irakaslea
·Joan Peytavi Deixona, Perpinyà-ko unibertsitateko irakaslea
Maiatzak 6
9:30: 2. mintegia, Kultura eta hedabideak. Hizlariak:
·Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria
·Esteve Valls, kazetaria

11:00: Atsedenaldia
11:30: Liburu aurkezpena: "Acción colectiva hegoalde-iparralde" (2006, Fundamentos), Francisco Letamendia. Hizlariak:
·Francisco Letamendia, ikerlari mugaz gaineko gaietan
·Xabier Isasi, Gaindegiako lehendakaria
·Anton Borja, Gaindegiako bazkide eta ekonomian doktorea
·Igor Ahedo, ikerlari mugaz gaineko gaietan

14:00: Bazkaria
16:00: 3. mintegia, Ekonomia. Hizlariak:
·Anton Borja, ekonomian doktorea
·Joan Francesc Castex Ey, mugaz gaineko eta Europako gaietan aditua

17:30: Mahai ingurukoa: Zein lan ildo behar du Euskal Herria eta Països Catalansetako kasuetan kohesioa helburu duen politika batek? Hizlariak:
·Antton Lafont, Gaindegiako bazkidea eta EGAB/CES-eko lehendakaria
·Francisco Letamendia, ikerlari mugaz gaineko gaietan
·Joan Francesc Castex Ey, mugaz gaineko eta Europako gaietan aditua

19:00 Amaiera

*Metodologia: Hizlari bakoitzak 20 minutuko sarrera egingo du eta ondoren eztabaidarako txanda irekiko da parte hartzaile guztien artean.
Izen ematea