GAINDEGIAk "Euskal Herria, Europako Batasuneko hego-mendebaldeko nazioa" liburua argitara eman du. Bertan Euskal Herriak Europako Batasunaren baitan nazio gisa izan ditzakeen aukerak eta arriskuak aztertzen dira eta, lurralde banaketari dagokionez, gune anitzeko hiri-erregioa ereduaren aldeko apustua egiten da.
Liburua GAINDEGIAko bazkideen barne mintegiaren fruitua da, hainbat hilabeteko hausnarketa prozesuaren ekarpena. Hiru arlo aztertzen ditu nagusiki: Euskal Herriaren izaera eta egungo egoera, Europako Batasunaren egituratze prozesuan dituen aukerak eta arriskuak, eta aurrera begira Euskal Herriaren eraketa eta garapenerako izan ditzakeen ereduak.
Ildo horretan, lurralde banaketa eredu zehatz baten alde egiten du ekarpen honek, gune anitzeko hiri-erregioa delakoaren alde, alegia. Eredu hau hainbat hirik osatutako sistema batean oinarritzen da, hiri edo metropoli erraldoi bat indartu beharrean, ingurune bateko hiribilduak indartzen ditu, unitate bezala lurralde guztia hartuta. Hori da, liburuan azaltzen denez, Euskal Herriaren ezaugarrietara hoberen egokitzen den formula, eta posible da.
"Euskal Herria, Europako Batasuneko hego-mendebaldeko nazioa"-ren argitalpenak Begi Saila abian jarri du. Liburu bilduma honetan GAINDEGIAK bere baitan sustatzen dituen gogoeta prozesuen emaitzak jasoko ditu, hiru hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera). Lehenengo alea bulegoaren bitartez eskura daiteke eta, nahiago izanez gero, webgune honetan jaitsi daiteke, PDF formatoan. Esteka batean eskura dituzu liburua bera, jatorrizko txostena (luzeagoa) eta bazkideen idatzizko ekarpenak. Informazio gehiago.