Skip to main content

Gaindegia, behategia

Behategi sozioekonomikoa da Gaindegiak bere lan ildoen baitan gehien garatu duena.

Behategiaren egiteko nagusia Euskal Herriko dimentsio sozioekonomiko nagusiak ezagutzera ematea da. Informazioa bezain garrantzitsua da, ordea, erabilgarritasuna. Horrela, Behategiak arreta handia jartzen du informazioa erabiltzaile desberdinek baliatzeko moduan eskaintzeari. Horretarako tresna eta formatu desberdinak eskaintzen ditu.

Behategiaren oinarrizko irizpidea da argitaratzen duen informazio guztia iturri kontrastagarrietatik hartutakoa izatea eta bere hedapen lanean argi adieraztea zein diren datuak eta zein Gaindegiak ezagutarazi nahi dituen ondorioak.

Behategiaren kalkulu eta ustiapenak, berriz, metodologia estandarizatuekin eta adituen lankidetzarekin egin ohi dugu, emaitza ahalik eta sendoena eskaini nahian.

Behategiaren ohiko emaitzak:

  • Argitalpen monografikoak
  • Infografiak (mapa eta grafikoak)
  • Mapa interaktiboak (Atlas sozioekonomikoa eta bistaratzaile monografikoak)
  • Datu estatistikoak (deskargatu eta nahi eran baliatzeko)
  • Datu espazialak (maparen gainean ikusi, deskargatu zein OGC zerbitzuen bidez baliatzeko)

Halaber, Behategiak elkarlanean hainbat lan egin izan ditu nazio garapenarekin konprometitutako erakundeekin elkarlanean. Besteak beste, Eusko Ikaskuntza, Udalbiltza, UEMA, Laborantza Ganbara, LAB sindikatua, HEKIMEN, GEZKI,  HEMEN elkartea, Kontseilua, Euskaraldia, Topagunea, Soziolinguistika Klusterra, Koopfabrika, Errigora, hainbat unibertsitate irakasle eta ikerketa talde...

Gure baliabideak, ordea, mugatuak dira oso eta lehentasun osoa ematen diogu oinarrizko informazioa eskura egon dadin bermatzeari.