Skip to main content

Soldatapekoen ordainsariek gero eta pisu txikiagoa dute BPGn

Ekonomiaren finantzarizazioa gorabidean dago eta Euskal Herria ez da salbuespena. Euskal ekonomiak jarduera produktiboetan ardatz izanik ere, soldatapekoen ordainsariek gero eta pisu txikiagoa dute BPGren barruan. Hala, soldatapekoen ordainsariek Hego Euskal Herriko BPGren %45,7a osatzen dute (2018), Europar Batasunean (EB-27), ordea, BPGren %47,3a (2019). Frantzian, Danimarkan, Alemanian, alokatuen ordainsariek BPGren gainean pisu handiagoa dute. 

2009/18 epealdian Hego EHko soldatapekoen ordainsaria lanorduko bataz bestez euro ta erdi handitu egin da (+%4,1), BPG (+%11,6) edo kontsumo prezioen indizearen (+%11,1) azpitik. Soldatapekoen bataz besteko ordainsaria jarduera-adarren arabera behatuz gero, agerikoa da prekaritate handieneko lan esparrua lehen sektorea dela. Baina arte, aisialdia eta beste zerbitzu batzuk, merkataritza, garraioa-biltegiratzea, ostalaritza, jarduera profesional/zientif./teknikoak, admin. jarduerak eta zerbitzu lagungarrien adarretan soldatak apalak dira ere. Hala ere, soilik eraikuntza sektoreko soldatapekoen 2018 urteko ordainsariak 2008 urtean baino apalagoak dira.

Etiketa orokorrak