Joan-etorrien gutxitzeak Berotegi Efektuko Gasen isurketak murriztu ditu 2020 urtean
Errepide bidezko garraioaren Berotegi Efektuko Gas isurketa %10,4 apaldu da Hego Euskal Herrian 2020an. Berotegi Efektuko Gas isurpen guztien %24aren iturburua garraioa izan zen 2018 urtean. Nafarroa Garaian proportzio hori %23,3koa da (2018); Euskal A.E.n %34koa (2018) eta, Euskal Hirigune Elkargoan, %32koa (2019).

[2020-IV] Urtebete lehenago baino 17.500 langabe gehiagorekin amaitu da 2020a
2020ko laugarren hiruhilekoan Euskal Herriko langabezia tasak %10eko langa gainditu du berriz ere. Urtebete lehenago baino ia 5.000 pertsona aktibo gutxiago zenbatu dira, baina iturrien arabera, 17.000-26.000 langabetu gehiago daude. 2020 urtean Euskal Herriko langabezia tasa Europan baino indar handiagoarekin hazi da.

Euskal Herriko Atlasa berritu du Gaindegiak
www.atlasa.eus gunearen azpiegitura teknologikoa berritu du Gaindegiak, Euskal Herriko datu sozioekonomikoak klik batean bistaratu, kontsultatu eta deskargatzeko ataria erabiltzaileentzat irisgarriagoa eta erabilterrazagoa eginez.

Osasun larrialdi aurreko enpleguari eutsi ezinik, Europako langabezia maila garrantzitsuenetakoa du Euskal Herriak
2020ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera Euskal Herriko langabezia tasa %9,88koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino handiagoa (+0,56). EUSTATen arabera, ordea, langabezia tasa apaldu egin da (-0,84) eta %9,64an kokatzen da.

[2020-II] Ez-aktiboen gorakadak langabezia tasaren igoera leundu du
2020ko bigarren hiruhilekoan langabezia tasak gora egin du Euskal Herrian, baina ez du enplegu desegitea behar bezala irudikatzen. Hiruhileko honetan 57.300 pertsona aktibo gutxiago zenbatu dira eta horrek langabeziaren igoera leundu du. Nolanahi ere, langabeziaren igoera esanguratsua da, batez ere gazteen artean, Hego Euskal Herriko 16-24 urte bitartean langabezia tasa %31,6koa baita.

Euskal Herriko Adierazle Nagusien Galeria 2020
Euskal Herriari dagozkion oinarrizko aldagaiak Europako estatuekiko eta estaturik gabeko erreferentziazko nazioekiko alderaketan. Demografia, ekonomia eta gizartea ataletan sailkatutako hogeitik gora adierazle biltzen dituen txostena deskargatzeko eskuragarria.

Baliabide turistikoen mapa interaktiboa [www.euskalherrikomapa.eus]
Euskal Herriko baliabide turistikoak herritarren eskura jartzen ditu Gaindegiak Euskal Herriko baliabide turistikoen mapa interaktiboan

Pagination
- Previous page
- Page 4
- Next page