Eusko Ikaskuntzak EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko Ongizate sistemen eta politika publikoen alderatzea egin du Gaindegiarekin eta SIIS Dokumentazio Zentroarekin lankidetzan. Lurraldeen arteko konparazioa eta elkar ezagutza ahalbidetu nahian, mugaz gaindiko lanean interesa duten eragileentzat tresna baliotsua izan daiteke.
EHNE Bizkaiarekin elkarlanean Elorrioko dimentsio sozioekonomiko nagusiak (eskaria eta sektorearen desmartxa) eta lurraren ezaugarrien azterketa, autohornikuntzarako gaitasuna aztertuz. Lur egokiaren aprobetxamendua mugaraino eramanda, Elorrion sortutako barazkietatik 27.500 biztanle elikatu litezke, frutagintzan 22.000, eta abeltzaintzan, 55.300 biztanleen elikagaiak ekoitzi.
EHNE Bizkaiarekin elkarlanean Karrantzako dimentsio sozioekonomiko nagusiak (eskaria eta sektorearen desmartxa) eta lurraren ezaugarrien azterketa, autohornikuntzarako gaitasuna aztertuz. Lur egokiaren aprobetxamendua mugaraino eramanda, Karrantzan sortutako barazkietatik 88.000 biztanle elikatu litezke, frutagintzan 547.000, eta abeltzaintzan, 529.000 biztanleen elikagaiak ekoitzi.
EHNE Bizkaiarekin elkarlanean Larrabetzuko dimentsio sozioekonomiko nagusiak (eskaria eta sektorearen desmartxa) eta lurraren ezaugarrien azterketa, autohornikuntzarako gaitasuna aztertuz. Lur egokiaren aprobetxamendua mugaraino eramanda, Larrabetzun sortutako barazkietatik 26.150 biztanle elikatu litezke, frutagintzan 23.600, eta abeltzaintzan, 46.600 biztanleen elikagaiak ekoitzi.
EHNE Bizkaiarekin elkarlanean Errigoitiko dimentsio sozioekonomiko nagusiak (eskaria eta sektorearen desmartxa) eta lurraren ezaugarrien azterketa, autohornikuntzarako gaitasuna aztertuz. Lur egokiaren aprobetxamendua mugaraino eramanda, Errigoitin sortutako barazkietatik 13.800 biztanle elikatu litezke. Frutagintzan 14.650 biztanleen beharrak asetu litezke, eta abeltzaintzan, 28.850 biztanleen elikagai eskaria ekoitzi.
UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak biztanleen %70etik gora euskaldunak diren udalerrien mapa kaleratu du. Gaindegiak eta Gislan Kooperatiba Elkarteak elkarlanean landu dute euskarria.
2019ko maiatzaren 26ko Hego Euskal Herriko Udal eta Foru hauteskundeetako eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen emaitzekin atlasa egin du Gaindegiak Berriaren webgune berezirako.
Mixel Berhokohigoin baserritarra da, ELBko kidea eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Lehendakari ohia. "Nolako lurralde estrategia nahi dugu etorkizuneko Euskal Herriarentzat?" galderari erantzunez egindako adierazpena 2018ko maiatzan Ainhize-Mongelosen, Gaindegiak Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresurako adituen ekarpenak biltzeko prozesuaren baitan.
Cookieak erabiltzen ditugu webgune honen funtzionamendu egokirako, erabiltzaileen esperientzia hobetzeko eta gunearen trafikoa aztertzeko. Dagozkien legeek gure web orriaren funtzionamendua bermatzeko cookieak erabiltzea ahalbidetzen diguten arren, gainerakoentzako beharrezkoa dugu zure baimena. "Ados" botoia sakatu cookien erabilera-baldintzak onartzeko. Bestela, sakatu "informazio gehiago". Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.